Egitarau zabala zapatista astean
Astelehena, 15
17:30ean, Udaberri paseoa egingo da, zaharren egoitzatik Santa Marina plazaraino. Bertan txalapartariak izango dira, eta Kenpo (ATAMA) eta Capoeira (Senzala) taldekoek erakustaldia egingo dute.
Martitzena, 16
18:00etan, ipuin kontalariak izango dira udal liburutegian. Euskal Herritik Mexikora ipuinez ipuin kontaketa egingo dute Aretxabaletako Kuentistek. Lau urtetik, hamar urte bitartekoentzat izango da.
18:30ean, Power to the people hitzaldia egingo da kultura etxean, Goiener energia berriztagarrien sorkuntza eta erosle kooperatibaren eskutik.
Eguaztena, 17
18:00etan, Mitologika antzezlana egingo dute Luiz Ezeiza eskolako Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako ikasleek.
20:00etan, Txiapasetik Euskal Herriko elkartasun plataformak, eta Lumaltikek, 20 años tras el levantamiento hitzaldia emango dute.
Eguena, 18
17:00etan, herriko plazan slackline erakustaldia egingo da Ibai Egia & Kiaren eskutik. Nahi duenak probatzeko aukera ere izango du.
19:00etan, Nai malabarista izango da herriko plazan.
20:00etan, gazta porra.
Egubakoitza, 19
17:00etan, gaztetxoendako piñata mexikarra izango da.
18:30ean, musika eskolakoen kontzertua egingo da, eta Jose Arana egoitzan Alaitzen taldearen kanta mexikarrak izango dira.
Zapatua, 20
10:00etan, txupinazoarekin batera, txalapartariek emango diote hasiera egunari.
14:30etan, herri bazkari mexikarra izango da. Hamabost eurotan lor daitezke tiketak; Nairan, Aldatzen, Hotelean edo Inkernun. Aretxabaletan, Azkena tabernan ere daude salgai. Bazkal ostean berriz, Rosa Sanchez kantautoreak kontzertua eskainiko du eta Imanol Ituño magoaren ikuskizuna egongo da.
19:30ean, tonbola.
20:00etan, kontzertuak izango dira:
The Smoker Trumpet Grow (Orduña)
Katekesis (Zestoa)
Hobbo (Durango) Creedence Clearwater Revival taldearen bertsioak egingo dituzte.