Santa Ageda eta kintoen ohitura transmititzeko helburuarekin egindako lana da. Eskoriatzako Udal artxiboko argazkiekin, Teleskoko bideo eta audio zaharrak erabiliz, eta generazio ezberdinekoak diren elkarrizketatuekin ekoiztu du Badihardugu Euskara Elkarteak lan hau.
Grabaketak uztailean egin ziren eta dokumentalaren aurkezpena berriz, otsailaren 3an izan zen Zaldibar Antzokian. Bestalde, helburu didaktiko moduan ere erabili da. Hala, aurten kinto izan direnei dokumentala proiektatu zitzaien, ohitura nondik datorren ezagutu dezaten.
Hemen bideoaren lotura: Santa Ageda eta kintoak Eskoriatzan