Jose Mari Agirretxe ı
Porrotx
"Txo, mikmak txikia' ikuskizunarekin ilusio handiz gabiltza"
Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek ikuskizun berria estreinatuko dute Eskoriatzako Manuel Muñoz kiroldegian. Bihar izango da, zapatua, 17:30ean, eta, oraingoan, Txo, mikmak txikia ikuskizunarekin etorriko dira.
Nolakoa izango da Txo, Mikmak ikuskizuna?
Gaur egun, plastikozko kontinente bat sortzen ari garela uste dugu. Plastikoek itsasoan bukatzen dute eta arrainak arriskuan daude. 50.000 mikmak indiar inguru bizi dira Ternuan, eta gu, euskaldunak, mikmak txikiak bezalakoak gara. Hala, mikmak bat etorri da ea natura-eta zaintzen dugun ikusteko. Izan ere, denok dugu Plastiker txiki bat gure barruan; hura ikuskizuneko gaiztoa izango da. Albaola proiektua ardatz izanik, San Juan baleontzia eraiki eta itsasoa salbatzera joango gara.
Nola egingo duzue?
Historian zehar atzera begiratuko dugu, gaur egungoa islatzeko. Lehen, baleak harrapatzen genituen; orain, berriz, salbatu egingo ditugu. Auzolanean, kulturan eta naturan oinarrituta egongo da.
Zein helbururekin zatozte?
Hausnarketarako bidea eman nahi du ikuskizunak: nondik gatozen, eta nora goazen...