Aste Zapatista, beste mundu bat posible dela erakusteko

Arritxu Barruso 2012ko eka. 18a, 16:41

Aste osoan zehar denetariko ekintzak egin ostean zapatua zuten Aste Zapatistaren egun handia. Urtero moduan bazkariak jende dezente erakarri zuen, eta ez da harritzekoa, menua ikusita: janari mexikarra, menu begetarianoa eta mojitoak. Jaki gozoez gain, perkusio, danbor eta musikarik ez zen falta izan Aste Zapatistari amaiera emateko. 

Zapatisten baloreak zabaldu eta erakutsi nahi izan dituztela azaldu zuen zapatuan Yurre Romaratezabalek. Eskoriatzako Aste Zapatistako antolatzailea da eta pozik dago asteak emandakoarekin: "Ekintza gehienek erantzun ona izan dute eta pozik gaude. Beste mundu bat eta beste printzipio eta balore batzuk posible direla erakutsi nahi izan dugu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak