Garaje itxiak errentan emateko lehiaketa publikoa egingo dute

A.G. 2005ko aza. 2a, 10:07
Udalak kiroldegiko sotoan dauden bi solairuetako 24 garaje itxi zozketa publikoan aterako ditu. Batez beste, 15 eta 16 metro koadro dituzte. Kontratuak lau urteko epe luzaezinean egingo dituzte, eta hileko 36 euro ordaindu beharko da.

Prezioa urtero eguneratuko dute KPIren arabera.

Lehiaketa publikoan esku hartzeko ezinbestekoa izango da, besteak beste, udalerrian bizitzea eta trakzio mekanikodun ibilgailu baten jabe izatea.

Eskaera egiteko epea: azaroak 4

Eskaera orriak udaletxeko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira, 11:00etatik 13:00etara, azaroaren 4ra arteko epean.

Interesatuek honako agiriak ere aurkeztu beharko dituzte:

  • NAren fotokopia.
  • Eskatzailearen zinpeko aitorpena.

Onartutakoen zerrenda gehienez 10 egunera emango dute jakitera eta handik gutxira egingo dute lehiaketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak