Ana Nevado eskoriatzarra Basetxean

Maider Arregi 2005ko urr. 26a, 11:28
Ana Nevado tabernaria da eta 25 urte ditu. Basetxea Gori-gori saioko Ikazkinen taldean lehiatzen ari da egunotan ETB1ean.

Telebistan ateratzeko asmoz aurkeztu du bere burua Basetxea Gori-gori saiora. Fama eta diru bila dator, berak dioenez, baina ahalegin berezia egin beharko du beste lehiakideek izenda ez dezaten. Izan ere, elkarbizitzan jasanezina dela esan du Anak berak. Hala ere, neska gogorra da eta edozeri aurre egiteko prest dago. Dena dela, gauza batekin kezkatuta dago: gosea pasatzearekin.

Reallity showak

Anaz gain bada beste debagoiendar bat reallity show batean lehiatzen: Saray Leal. Saray bergararra da eta pasa den ostegunean, urriak 20an, Gran Hermanoko etxean sartu zen. Goiena net-en, Sarayren ibilbidea jarraitzeko bloga egin dugu. Animo eta hartu ezazue parte!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak