San Pedro jaietarako Esaldi Lehiaketa deitu du Udalak

Usoa Agirre 2005ko mai. 27a, 12:03
Lehiaketako oinarriak dagoeneko prest daude. 13 urtetik gorako edozein eskoriatzarrek har dezake parte, baina parte hartzeak badu berezitasun bat: hiru edo bost pertsona bitarteko taldeetan parte hartu behar da eta talde bakoitzak nahi beste esaldi aurkez ditzake, ekainaren 5a baino lehen.

Helburua

Helburua

Esaldi lehiaketaren helburua San Pedro jaiak girotuko dituen esaldi jator bat aukeratzea da, aurtengo jaietan herriko plazan jarriko den kartel batean herritarrak animatzen egongo den esaldi jatorra. Gainera, irabaziko duen esaldiarekin eta onak diren beste hiru bat esaldirekin pegatinak aterako dira, jaietan edozein taberna edo txokotan hartu ahal izango direnak.

Epeak eta sariak

Esaldiak maiatzaren 27a eta ekainaren 5a bitartean aurkeztu behar dira, Kultur Etxean eta udaletxean jarriko diren buzoietan.

Epaimahaia Udal euskara azpibatzordea izango da eta hark emandako epaia ekainaren 7an ezagutu ahal izango da www.eskoriatza.net webgunean.

Irabazleak jaietan herriko jatetxe batean afaltzeko aukera izango du eta pegatinak egiteko erabiliko diren esaldien egileek 50 euroko saria jasoko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak