Dorletako proiektuaren erakusketa, hilabete bukaeran

Iker Barandiaran 2005ko mai. 13a, 18:41
Udaleko Hirigintza Sailak aditzera eman du Dorleta auzoko lanen proiektua maiatzaren bukaeran jarriko dutela ikusgai.

Dorleta auzoan egin behar dituzten eraberritze lanen gaineko proiektuarekin erakusketa egin gura du Udalak. Hirigintza Sailak aditzera eman duenez, erakusketa hori maiatzaren bukaeran jarriko dute.

Bestalde, Udaleko sail berak jakinarazi du Santa Ana auzoa eraberritzeko lanak Amaral enpresari esleitu dizkiola, eta lanak hilabete bukaeran hasiko dituztela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak