Dorleta auzoaren berrantolaketa laster aurkeztuko dute

Iker Barandiaran 2005ko api. 15a, 21:07

Dorleta auzoan berrantolaketa lan garrantzitsuak egin behar dituzte. Injelar enpresak idatzi du proiektua, eta laster egingo dute horren aurkezpena jende aurrean.

Proiektu horren bidez, Udalak auzoa berrantolatu eta egokitu egin gura du. Hiru fasetan egingo dute: bata, bizitegi-auzoan; bigarrena, Tesaruntz doan ibilbidean; eta hirugarrena, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen ondoko zubian.

Eraberritzearen hiru faseak egiteko 2.750.000 euroko aurrekontua dauka. Hala ere, esan beharra dago kostu horren herena Eusko Jaurlaritzako Izartuk ordainduko duela.

Lehenengo faseak 10 hilabete iraungo ditu. Hala ere, lanak hasi aurretik, proiektuaren erakusketa egingo dute kultura etxean, herritarrek iritzia eman dezaten. Horren ostean, herritarren iradokizunak kontuan hartuta, osoko bilkuran proiektua aztertuko dute eta alegazio epea zabaldu. Lanak uztailean esleitu gura dituzte, eta irailean hastea aurreikusten dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak