Guraso Eskola laster abian

Deiane Arrieta 2005ko ots. 16a, 18:28
Martxoan hasita Guraso Eskola abian izango da Kultur Etxean. Iaz izandako harrera ikusita, esperientzia errepikatzea erabaki du Udalak.

Gurasoendako topagunea izango da Guraso Eskola; seme-alaben heziketaz arduratuta dauden gurasoetzako eskola baita. Helburu nagusia da, seme-alaben inguruko gaiez eztabaidatu eta hausnartzea, sarritan horretarako une eta leku aproposik ez baita aurkitzen. Hutsune hori bete nahirik martxan jarriko du Guraso Eskola Udalak. Eta hitzaldien ardura Urtxintxa eskolak izango du.

Hamaika gai

Martxoa eta maiatza bitartean, 6 saio egingo dira: martxoaren 16 eta 17an, apirilaren 13 eta 14an eta maiatzak 11 eta 12an. Ordu ta erdiko saioak izango dira, eta landuko diren gaiak, nagusiki 3 izan arren, egunerokotasuneko hamaika bizipeni egingo zaio erreferentzia. Gai nagusiak hauexek dira: Dolu egoerak familian , Haurtzaroa eta hizkuntza eta Anai-arreben arteko harremanak.

Guraso Eskolan parte hartzeko izenematea otsailaren 28a baino lehen egin behar da kultura etxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak