Eskoriatzan kexu, AP-1 autobidearen lanak direla eta

Larraitz Zeberio Lekuona 2005ko urt. 24a, 10:35
Lurjabeak haserre daude, Aldundiaren kamioiak desjabetu gabeko lurretan sartu direlako.

Hasi dira Eskoriatzan AP-1 autobidearen lanak, eta bertako baserritarrak kexu dira Aldundiaren jarrerarekin; izan ere, lanak aurrera eramateko lursailak desjabetu dizkiete. Duela astebete, gainera, desjabetu gabeko lurretara sartu ziren kamioiak, abisatu gabe eta inori baimenik eskatu gabe. Ahinara Zubizarreta eskoriatzarrak gertaera hori salatzea erabaki zuen, eta egun Aldundiarekin akordio batera heldu baldin bada ere, errespetu handiagoa eskatzen du inguruetako baserritarrekiko.

“Pinuak jaisteko pista egitekoak ziren, baina inori ezer esan gabe nire lursailetik pasatzen den pista erabiltzea erabaki zuten”, adierazi du Ahinarak. “Pinu enborrak, bestalde, argindar eta telefono poste biren kontra utzi zituzten, eta bi horiek pisuaren eraginez lurrera botatzeko arriskuarekin”.

Ahinarak lanak geldiarazi zituen joan den astelehenean, Aldundiarekin adostasun batera iritsi bitartean. “Jakin dut Mazmela eta Marin inguruetan horrelako beste kasu batzuk ere izan direla”. Ahinarak gehitu du halakoak salatu egin behar direla, “beldurrik gabe, Aldundiak baserritarrekin adostutakoak bete behar dituelako”.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak