Abenduaren 7an, martitzena, Eskoriatzako kiroldegian Kirol Elkarteak antolatuta hiru talderen arteko areto futbol lehiaketa egingo dute. Castro Urdiales, Bilbo GSI eta Valladolid taldeak arituko dira lagun arteko norgehiagokan. Hiru taldeak zilarrezko dibisioan dabiltza. Manolo Muñoz elkarteko lehendakariaren esanetan, "herriko taldearen ibilbide ona ikusita, herritarrak kirol hori jarraitzera animatu gura ditugu" eta horregatik ahalegindu dira bigarren dibisioko hiru talde ekartzen.
Hitzordua 18:00etan izango da eta areto futbolaz gozatu gura dutenek, ez dute ezer ordaindu beharko.