Eskoriatzako Udalak ezohiko osoko bilkura egin zuen atzo, eta mozioa onartu zuen. Hala ere ez zeuden bertan PSE-EEko zinegotziak ezta EAJko zinegotzi bat.
Honakoak dira gainerako kideek onartutako testuaren zatirik esanguratsuenak:
"Atxiloketa hauen aurrean familiari gure elkartasuna helarazi nahi diogu, eta era berean gure ardura adierazi atxilotuak jaso dezaketen tratuaren inguruan..."
"...Mobilizazio baketsu baten aurrean Ertzaintzaren presentzia lekuz kanpo egoteaz gain, hauek erakutsitako jarrera guztiz onartezina da..."
"...Ertzaintzaren presentzia beharrezkoa ez dela uste dugu, larrialdi edo emergentzia kasuetan salbu, eta dagokionari jakinarazteko konpromezua hartzen dugu..."
"... indarkeriarekin behingoz bukatzeko, denon artean tentsio une hauek gainditu behar ditugu eta elkarrekin eskaera luzatu Euskal Herriko gatazka konpontzeko giltza dutenei, hau da, Euskadiko eta Nafarroako Parlamentua, Espainia eta Frantziako Gobernuak eta ETAri...."