Autobidearen eraginaren gaineko erakusketa aurkeztuko dute jaietan

Leire Kortabarria 2004ko eka. 21a, 18:53
A-1 autopista Eskoriatzan: inpaktua gutxitzeko proposamenak izeneko erakusketa antolatu du Udalak, eta San Pedro jaietan inauguratuko da. Helburua da, hainbat argazki-muntaiaren eta planoren bidez, proiektu ofizialaren eta Eskoriatzako kaltetuen proposamenen arteko kontrastea mahairatzea.

San Pedro egunean, ekainaren 29an hortaz, inauguratuko da Eibar-Gasteiz autobidearen gaineko erakusketa, kultura etxean, 10:00etan. Udalak ez du zehaztu oraindik zenbat denbora izango den erakusketa zabalik, baina gutxienez, bi bat aste izango dela uste dute. Goiz eta arratsaldez izango da bisitatzeko parada.

Eskoriatzako kaltetuek, Udala barne, hainbat alegazio aurkeztu zizkioten Foru Aldundiaren egitasmoari, baina gehienak atzera bota zituen Aldundiak. Orain, erakusketa horrek aldez alde ipintzen ditu bataren eta bestearen proposamena. Batetik, alegazioen testuak izango dira irakurgai, eta baita hainbat plano ere. Baina erakusketaren alderik ikusgarriena, seguruenik, kaltetuek prestatutako argazki-muntaiak izango dira, Aldundiaren egitasmoaren eragina begi bistara ekarriko du-eta, eta baita, kontraste moduan, eskoriatzarren proposamenen eragina zein izango litzatekeen. Hogei bat muntaia ipiniko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak