Egitaraua
Oroigarriak arratsaldeko 18:00etan banatuko dira, eta parte hartuko dute ikasleek, hauen familiartekoek, irakasleek eta unibertsitateko agintariek. Honako hauek hitz egingo dute:
- Arantza Mongelos irakasleak egingo ditu sarrerako hitzak.
- Nerea Alzola, HUHEZIko irakasle eta doktoreak egingo du hitzaldi magistrala: Hezkuntza:Entzuten Ikasi.
- Jose Antonio Mendikute HUHEZIko dekanoak ere hitz batzuk egingo ditu.
- Oroigarriak banatuko dira.
- Iñaxio Oliveri, Mondragon Unibertsitateko errektoreak hartuko du hitza.
- Gaudeamus. Gabero abesbatzak kantaturik, Bergarakoa.
Espezialitateak
Oroigarriak jasoko dituztenen artean, nagusi dira, 55, Haur Hezkuntza egin duten ikasleak; ondoren datoz Hezkuntza Berezia egin dutenak (44); Atzerriko Hizkuntza (15); Hezkuntza Bereziko bigarren diploma (35); eta Haur Hezkuntzako bigarren diploma egin dutenak (27).
Jatorria
Sexuari dagokionez, ikasle gehienak, %92,5, neskak dira. Eta jatorriari erreparatuz gero, gipuzkoarrak dira nagusi (%66), bizkaitarrak datoz gero (%26), arabarrak (%6), nafarrak (%1,5) eta lapurtarrak (%0,5). Debagoiendarrak %26,5 dira.