Bidegi foru enpresak kudeatzen ditu A-1 eta A-8 errepideak. Horren harira, enpresa horrek tarte berriko lanak egiteko arduraduna aukeratzeko lehiaketa deitu du. Lanak uztailean hasi eta 2007ko hil berean bukatuko dituzte.
Aurrekontua: 205 milioi euro
Lan horiek egiteko 205 milioi euroko aurrekontua dago. Hala, Gipuzkoan egiten den errepide azpiegiturarik garestiena izango da 10,48 kilometro izango dituen zati hori.
Tunelak eta bide-zubiak
Eskoriatza iparra-Arlabango errepidean bi tunel eta bost bide-zubi eraikiko dituzte. Arlabango mendatea igo beharrik ez izateko 3,3 kilometroko tunela eraikiko dute. Errepideko tunelik luzeena izango da hori, eta munduko segurtasun sistema aurreratuenak izango ditu.