Santa Ageda mutilen sarraskiak

Deiane Arrieta 2004ko ots. 5a, 21:05
Herria hankaz gora dutela jaiki dira gaur eskoriatzarrak: zakarrontziak eta lorontziak hankazgora; Udaletxea argiztatzen duten argi-fokoak apurtuta; Kultura etxearen kartel-iragarlea lekuz-kanpo….

Santa Ageda mutilek, aurten ere, egin dituzte eurenak eta bi. Etxafuegoak lagun, herriko bazterrak nahastu dituzte. Horrexegatik, hainbat herritar kexu dira, eta Santa Ageda mutilen jokaera salatzera hurreratu dira udaletxera.

Eskoriatzako Udalak ez zuen inondik inora, Santa Ageda mutilen jarrera hau espero. Udaleko arduradunak kintoekin bildu izan dira, behin baino gehiagotan. Udalak etxafuegoak botatzeko ordutegia finkatu zuen: eta goizeko 8etatik 12etara bitartean boatzeko baimena eman zuten. Kalteak ordaintzeko fidantzarik, ordea ez zuten finkatu.

Udalak konfidantza osoa zuen kintoengan. Eta horrelako sarraskiak gertatuz gero, zein neurri hartu ere ez zuten aurreikusi. Baina eginiko sarraskiak ikusita ,Eskoriatzako Udalak neurriak hartuko dituela esan digu.

Herritarrak bitartean, kexu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak