Otsailak 19, Urdelardero Eguna
- Goizean ikastetxeetako umeen kalejira Inauteriei hasiera emateko.
- 12:00etan: Kalejira amaitutakoan plazan txistor
- 17:00etan: Azkona taldearekin umeentzako jaialdia herriko plazan. Eguraldi txarra eginez gero, pilotalekuan izango da.
- Ondoren: Txokolate jana. Bakoitzak bere edalontzia eraman beharko du.
Otsailak 21, Aratuste-zapatua
- 14:30ean: Inauterietako herri bazkaria pilotalekuan : "Baba jana".
- Menua: Baba gorriak ondo hornituak, gazta eta menbriloa, kafea eta pattarra.
- Bazkarirako txartelak Mirentxu eta Inkernu tabernetan egongo dira salgai otsailaren 20ra arte. Salneurria: 6 euro.
- 17:00etan: Frontoian zezen txikiak eta poney-ak gazte eta helduentzako.
- 17:30ean: Herriko plazan Luis Ezeiza ikastetxeak antolatutako Inauterietako jaia: "Koldotxo 60ko Hamarkadan" (eskulangintza hippy-a, 60ko hamarkadako musika....)
- 18:00etan: Eskoriatzako Trikitixa Eskolako trikitilariekin kalejira.
- 18:30ean: Mozorroen kalejira Goloka taldearekin.
- 19:30-21:00: Dantzaldia plazan "Joselu Anaiak"
- 23:00etan: Plazan "Joselu Anaiak" taldearekin jarraituko dugu.
Otsailak 24, Aratuste-martitzena
- 11:00etan: Umeen jaialdia herriko plazan: musika, dantza eta abestiak.
- Ondoren: Txistorrada, jaialdian parte hartu duten guztientzako.
- 17:00etan: Kukumarroen irteera Kultur Etxetik
- 18:00etan: Eskoriatzako bandarekin dantzaldia herriko plazan.
- 19:00etan: Herri Inauteria. (Dantzariak ordu erdi lehenago pilotalekuan elkartuko dira azken entseiua egiteko)
Arratsaldean, 17:00etatik aurrera, kukumarro handi bat egongo da plaza erdian. Herritarrek, kukumarroa egingo dute gauza txar guztien errudun eta, horretarako, bakoitzak nahi duena idatzi eta zintzilikatu egingo dio. Gero, arratsaldean, herri inauterian, dantza egin eta kukumarro erruduna erre egingo da.
Dantza ikasteko
Dantza ikasi nahi dutenek, otsailaren 18an, asteazkenean, arratsaldeko 19:00etan pilotalekuan izango dute aukera.
Eguraldi txarra egiten badu, ekitaldi guztiak (bai goizekoa, bai arratsaldekoak) pilotalekuan izango dira.