Gela batean sartuko dute Zubiate labea

Oihana Elorza Gorostiza 2004ko urt. 13a, 17:03
Inguruko etxeak egiten dituztenean, lokal baten barruan sartuko dute Zubiate labea eraberritu ostean. Euskal Herriko labe bakarra da.

Hilabete barru inguru hasiko dira etxeak egiten. Guztira 40 etxebizitza egingo dituzte bi ataritan. Baita garajeak bi solairuetan eta Zubiate labea lokal baten barruan sartuko dute zaharberritu eta gero.

Zazpi metroko altura du labeak eta etxebizitzaren behealdea eta garajetako lehen solairauaren artean egingo den lokal baten barruan sartuko dute.

Oso osorik dago labea baina txukundu eta eraberritu egin behar da. Horrekin batera, horma bat ere egingo da eta honek orduko zeramika lantegia irudikatuko du. Gainera erakusketa bat ere jarriko da lantegi honetan eta inguruko herrietakoetan egiten ziren zeramikekin.

Euskal Herriko bakarra

Garai batean labe asko zeuden, baita Oñatin ere. Baina gehienak hondatuta daude eta desagertu egin dira beste batzuk. Arabako Elosu herrian dagoena esaterako, oso hondatuta dago. Bizkaian, Apatan, sasi artean ezkutatuta egon da orain arte labea, eta oraintxe hasi dira inguruak garbitzen eta labea aztertzen. Momentuz, zaharra izan arren hain egoera onean dagoen labe bakarra da Euskal Herrian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak