Hilabete barru inguru hasiko dira etxeak egiten. Guztira 40 etxebizitza egingo dituzte bi ataritan. Baita garajeak bi solairuetan eta Zubiate labea lokal baten barruan sartuko dute zaharberritu eta gero.
Zazpi metroko altura du labeak eta etxebizitzaren behealdea eta garajetako lehen solairauaren artean egingo den lokal baten barruan sartuko dute.
Oso osorik dago labea baina txukundu eta eraberritu egin behar da. Horrekin batera, horma bat ere egingo da eta honek orduko zeramika lantegia irudikatuko du. Gainera erakusketa bat ere jarriko da lantegi honetan eta inguruko herrietakoetan egiten ziren zeramikekin.
Euskal Herriko bakarra
Garai batean labe asko zeuden, baita Oñatin ere. Baina gehienak hondatuta daude eta desagertu egin dira beste batzuk. Arabako Elosu herrian dagoena esaterako, oso hondatuta dago. Bizkaian, Apatan, sasi artean ezkutatuta egon da orain arte labea, eta oraintxe hasi dira inguruak garbitzen eta labea aztertzen. Momentuz, zaharra izan arren hain egoera onean dagoen labe bakarra da Euskal Herrian.