2023ko abenduaren 31n hil zen, 87 urte zituela.
Domeketako bazkarirako
Sua gertu berotzeko
Olamendin janari goxoa
Familian bazkaltzeko
Orain iritsi zaigu ordua
Aittaitta/aitxitxa zu agurtzeko
Bost Lezetatar biloben partez
Dena zuri eskertzeko
—
Eskerrik asko egun hauetan babesa eta gertutasuna adierazi, hiletara etorri eta gurekin egon zareten guztioi. Bihotz-bihotzez besarkada handi bana.
Familiaren partetik.
Antzuolan, 2024ko urtarrilaren 3an