Puntaik Punta jaialdia izango da asteburu honetan Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2024ko mai. 9a, 14:37

Bihar arratsaldean izango dira lehen ekintzak eta domekara arte iraungo du jaialdiak. Xendazaletasun eta artisautza azokaren bueltan hainbat ekintza izango dira. Jaialdiak hainbat aldaketa eragingo ditu herriaren eguneroko martxan. 

 

Erdigunea oinezkoendako gune izango da bariku arratsaldetik domekara, eta, jaietan moduan, autobus geltokia Berraondokora lekualdatuko dute.

Autobus zerbitzua indartu egingo dute. Zapatuan egun osoz eta domeka goizean orduro egongo da Bergararako zerbitzua. Bergarako irteerak ordu osoetan izango dira eta Elgetakoak, ordu erdietan.

Herriko hiru eragilek –Gazte Asanblada, Amantalak talde feminista eta Goibeko euskara elkartea– txosna jarriko dute plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak