Kantu jirak kale bazterrak alaitu ditu

Mirari Altube Arrese 2024ko mai. 8a, 07:38

Koruko lagunen eskutik itzuli zen domekan kantu jira Elgetako kaleetara. Hamabost bat lagun elkartu ziren trikitiak, gitarrak eta biolinak lagun eginda eta hamaika kantu abestu zituzten.

Ohitura duten legez Aitorren hizkuntz zaharra-rekin eman zioten hasiera eta Elgetako ereserkiarekin bukatu. Abeslariak pozik agertu ziren bukaeran, eguraldiak lagun egin zietelako eta giro polita izan zutelako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak