Areto futbol txapelketa antolatu dute seigarren mailako ikasleek biharko

Larraitz Zeberio Lekuona 2024ko mai. 3a, 08:00

Elgetako hiru talde daude oraingoz izena emanda. Bergaratik beste hiru etorriko dira eta Elorriotik bat. 9-16 urte arteko neska-mutikoendako txapelketa izango da eta Bolatokiko kantxan jokatuko da bihar, maiatzak 3, 18:00etatik aurrera.

Seigarren mailako ikasleek areto futbol txapelketa antolatu dute. 9-16 urte arteko gazteendako da, eta 18:00etan emango diote hasiera Bolatokiko kantxan. Taldeek sei jokalari eta atezaina beharko dute parte hartzeko eta norgehiagoka bakoitzak 15 minutuko bi zati izango ditu. Talde irabazlearendako saria izango da, Lacturale etxeak eskainia.

Ikas-bidaia

Ikasturte amaierako ikas-bidaia finantzatzeko ahaleginean ari dira seigarren mailako ikasleak. Ondo pasatzeko antolatu dute areto futbol txapelketa, baina nahi duenak aukera izango du borondatea emateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak