Elgetako koruko lagunek domekako kantu jirara gonbidatu dituzte herritarrak

Larraitz Zeberio Lekuona 2024ko mai. 2a, 08:39

Aspaldiko partez kantu-jira egingo dute Elgetako abeslariek. 13:00etan abiatuko dira Mendizaleen Plazatik eta tabernaz taberna girotuko dute herria.

Herritarrak kantuan egitera edo kantuak entzutera gonbidatu dituzte Elgetako koruko kideek. Azaldu dute asmoa dela herriko taberna guztiak kantuz alaitzea eta ibilbidea egingo dute batetik bestera amaitutakoan berriz ere plazan amaitzeko.

Soinu-jole batekin eta hainbat gitarra-jolerekin egingo dute ibilbidea, eta herritar guztiak gonbidatu dituzte kantu jiran parte hartzera. Azaldu dute Elgeta kantuan liburuko abestiekin osatuko dutela errepertorioa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak