Fruitu zuhaitzak landatu dituzte Elgetan

Miren Arana Pagaldai 2024ko mar. 9a, 14:22

Zuhaitzak landatzen aritu dira gaur goizean elgetarrak. Guztira hogei arbola landatu dituzte, guztiak fruitudunak; okaranak, gereziondoak, aranondoak, limoiondoak eta mertxikondoa landatu dituzte

"Arbolak landatu eta ingurumena zaintzeko dagoen beharretik irten zen zuhaitzak landatzeko proposamena", dio Maialen Arnedok kultura eta euskara teknikariak. Ingurumen batzordetik iritsitako proposamena, "gogotsu" hartu zutela adierazi du, "elkarlanean" lan egiteko aukera "polita" zela ikusi baitzuten.

Guztira, hogei zuhaitz landatu dituzte elgetarrek, guztiak fruitu arbolak izan dira, mertxikondoa, okarana, aranondoa, limoiondoa eta gereziondoa, hain zuzen espezie bakoitzetik lau landatu dituzte. Familia eta lagunartean hasi dute goiza, 11:30ean bildu dira herritarrak herriko plazan, eta bertatik zuhaitzak landatzeko tokirantz abiatu dira. Ibon Unzetabarrenetxea alkateak, pala eta atxurrak eskaini dizkie gerturatu diren elgetarrei. "Familiak animatzea nahi genuen, eta beraz herritik gertu dagoen landa eremua aukeratu dugu landaketa burutzeko", adierazi du Maialen Arnedok.

Aurrera begira

"Lehenengo zuhaitzak landatu ditugu, baina fruta arbolek hazteko arazoak izaten dituztela badakigu, orduan hauek zaintzen egongo gara", azaldu du Maialen Arnedok. Hala ere, guztia "ondo" joan ezkero, aurrerago familiartean egiteko antzerako ekimen gehiago sustatzeko asmoa dutela ere aitortu du teknikariak.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak