Goiena ezagutzen izan dira Elgetako Herri Eskolako ikasleak

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko eka. 7a, 12:27

Elgetako Herri Eskolako seigarren mailako ikasleak eta irakaslea, Goienako platoan.

Elgetako Herri Eskolako seigarren mailako ikasleak Goiena Komunikazio Taldeko instalazioak ezagutzen izan dira gaur goizean, Arrasaten. Guztira, 13 ikasle eta irakasle bat gerturatu dira.

Lehendabizi, erredakzioan izan dira; besteak beste, kazetarien, diseinatzaileen eta euskara zuzentzaileen lana ezagutu dute. Ostean, irratia ezagutu dute, eta baita telebista ere.

Ez dute meritu makala izan. Goizean atera dira Elgeatik, Bergara joan, eta handik Arrasatera. Goizean buelta egiteko denbora ez zuela emango pentsatuta, Monterronen bazkaldu dute eta arratsaldean buelta lineako autobusean. Egon da aurkezle lanak egin dituenik, soinu mahaian egon denik, galderak egin dituenik... Aterako da komunikazioan lan egingo duen norbait seigarren mailako talde honetatik? Baliteke.

Elgetako Herri Eskolako seigarren mailako ikasleak, Goienako erredakzioan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak