Gutun mordoa, biberoi bat eta bi txupete jaso ditu gaur Olentzerok Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2017ko abe. 23a, 22:26

Puntual etorri da ikazkina Intxortatik herriko plazara. Urtero moduan neska-mutikoak zain zituen Salbador kale amaieran, eta asto eta guzti agertu da aldapan behera.

Aurretik Elgetako trikitilari taldea zuela, inguratuta egin du herriko plazarainoko bidea. Bertan, ilara handia sortu da; izan ere, asko izan dira gutuna eman eta argazkia atera nahi izan duten neska-mutikoak. Gutunak bakarrik ez, aurten biberoi bat eta bi txupete ere jaso ditu Olentzerok Elgetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak