Goibekok 'Go!azen' ikuskizuneko bi emanaldi iragarri ditu abenduaren 9rako

Larraitz Zeberio Lekuona 2017ko aza. 10a, 12:48

Go!azen 4.0.

Telesail entzutetsuko protagonistak Espaloia kafe antzokian izango dira, 16:30ean eta 18:30ean. Sarrerak salgai daude 8 euroko prezioan.

Gaur zortzi eman zioten hasiera Go!azen telesailaren denboraldi berriari. Antzezlana ere izango du aurten, eta herriz herri ibiliko da abenduaren 3tik aurrera. Hain zuzen ere, lehenengo emanaldietako bat Elgetan izango da; izan ere, Espaloia kafe antzokira ekarriko du Goibeko Euskaltzaleen Topaguneak abenduaren 9an.

Bi emanaldi

Bi emanaldi iragarri dituzte: bata 16:30ean eta bestea 18:30ean. Sarreren prezioa zortzi euro da eta herrian bertan zein Internet bidez egongo dira salgai. Internet bidezko salmenta gaur ipini dute martxan. Lehenengo emanaldirako sarreren salmenta hemen eta bigarren emanaldirako sarreren salmenta hemen.

Telesaileko aktoreak dira antzezlaneko protagonistak, eta jarraitzaile kopurua ikusita gomendioa da sarrerak lehenbailehen erostea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak