Azula-Beizu bideko arekak edo kunetak auzolanean garbitzeko deia egin du Udalak zapaturako

Larraitz Zeberio Lekuona 2017ko aza. 7a, 10:28

Azula eta Beizu baserrietarako biderako bidegurutzea. (Iturria: Google Maps)

Zapaturako, hilak 11, egin dute deialdia. Taldea 08:30ean elkartuko da Karabieta ondoko bidegurutzean.

Urtero moduan Azula eta Beizu baserrietarako bidea auzolanean garbitzeko deialdia egin du Udalak. Zapaturako, hilak 11, egin dute eta adierazi dute arekak edo kunetak garbitzea dela helburua."Lurrak dituztenei eta bidea erabiltzen dutenei bidaltzen die, berez, deialdia Udalak eta derrigorrezkoa dute auzolan horretan parte hartzea", adierazi du Iraitz Lazkano alkateak. "Joan egin behar dira auzolan horretara, edo ordezko bat ipini, edo orduko hamar euro ordaindu".

Gainerako herritarrak ere gonbidatuta daude garbiketa lanetan parte hartzera. "Azkenean gutxiago edo gehiago baina denok erabiltzen dugu bide hori, paseorako besterik ez bada", esan du alkateak.

Aurten, makinak aurretik egiten duen lana aurreratu egingo da. Egunean bertan egin beharrean astean zehar egingo dute. Hala, zapatuan auzolanera gerturatzen direnek ez dute zain egon beharrik izango.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak