Aurreko urteetan moduan baserritarren azokaren egun berean izango da patata tortilla lehiaketa Elgetan. Herriko kuadrillak, elkarteak eta norbanakoak gonbidatuta daude bertan parte hartzera. Laster zabalduko dute izena emateko epea.
Tortilla lehiaketa 18:30ean hasiko da, eta 20:00etan izango da sari banaketa. Ondoren, 20:30ean, triki-poteoa egingo dute gaztetxeko kideek antolatuta.