Elgetako erretiratuek irteera egingo dute Artziniegara

Larraitz Zeberio Lekuona 2017ko ira. 7a, 15:00

Elgetako erretiratu taldearen irteera, maiatzean, Ordiziara.

Irailaren 20rako iragarri dute. Interesatuek zapatu honetan eman behar dute izena Ozkarbi elkartean, 11:00ak eta 12:00ak bitartean.

Abuztuko etenaldiaren ostean martxan dira berriz ere Elgetako Xalbadorpe erretiratuen elkarteko ekintzak. Zuzendaritzak irteera iragarri du hilaren 20rako, eguaztena. "Araba aldera joango gara egun pasa eta Artziniega herria ikusiko dugu goizea baita bertako museo etnografikoa ere". Bazkaria Amurrioko Ruperto jatetxean izango dela jakinarazi dute Xalbadorpe elkartetik eta gehitu dute ondoren Urduñan egingo dutela arratsalde pasa. "Autobusez egingo dugu joan-etorria eta 08:30ean abiatuko gara Elgetako herriko plazatik".

Joan nahi dutenek zapatuan, irailak 9, eman behar dute izena Ozkarbi elkartean. Zuzendaritzako ordezkariak izango dira bertan 11:00etatik 12:00etara. Prezioa da 30 euro pertsonako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak