Desagertuta dago Elgetako txirrindulari elkartea, baina ingurukoek urtero elkartzen dituzte mahaiaren bueltan txirrindulari profesionalak izandako hainbat lagun. Gaur, 55 bat lagun elkartu dira Intxorta elkartean lagunartean bazkaltzeko.
Beste askoren artean Elgetan dira Abraham Olano, Marino Lejarreta, Miguel Mari Lasa, Julian Gorospe, Luis Otaño edo Anton Barrutia. Antzinako errekorrak, gaur egungo ziklistak... Lehenagoko eta oraingo txirrindularitza kontuak izan dituzte hizketagai eta baita ere txirrinlaritzarekin inongo zerikusirik ez duten kontuak.