Espaloia uzteagatik 600 euroko isuna barkatuta

Xabi Gorostidi 2017ko uzt. 27a, 16:51

Espaloia 2018raino kudeatzeko kontratua aldez aurretik eteteagatik kalte ordaina jaso zuen Xabier Ulaziak, baina eraikina hobetzeko egindako inbertsioak 4.000 eurora heltzen direla justifikatu ostean, isuna bertan behera uztearen alde egin du udalbatzak.

Ezohiko osoko bilkura egin zuten eguaztenean, eta gai gutxi izan arren mamidun hainbat kontu landu zituzten.

Alkate ebazpenetan Iraitz Lazkanok aparejadorearen auzia jarri zuen mahai gainean. Lehen auziko kalte ordainak ordaintzen ari diren hirugarren urtea dela adierazi zuen, eta berriki heldu den bigarren kalte ordaina bost urtetan ordaintzeko ahaleginetan ari direla azaldu zuen. Bigarren kalte ordaina 290.000 euro bueltakoa da, eta bost urtean ordaintzea onartuz gero 55.000 euroko kuotak jarriko lirateke urteko. Era berean, bi kalte ordainak batuz gero, Elgetako Udalak 700.000 euro inguru ordainduko dituela jakinarazi zuen Lazkanok.

Isuna kentzeko eskaera

Xabier Ulaziari 600 euroko isun sinbolikoa ezarri zion Udalak kontratua aldez aurretik etetearren, baina honek hainbat faktura aurkeztu zituen eraikina hobetzeko egindako inbertsio batzuk justifikatzeko; antzokian geldituko diren garbiketako produktuetatik hasi eta eraikinaren kanpoko aldean kartela argiztatzeko ipinitako sistema elektrikoraino.

Inbertsio horiek 4.000 euro ingurukoak zirenez, eta Udalaren esku geratuko direnez, horren truke isuna kentzeko eskaera egin zuen Ulaziak. Oposizioak txosten juridiko bat egiteko eskatu zuen osoko bilkuran, eta udal gobernuak onartu egin du eskaera. Txosten juridikoa aldekoa bada Ulaziari kendu egingo zaio 600 euroko kalte ordaina.

Zaintzako eta ludotekako kuotak

Bi zerbitzu horietan urte osoko kuotak jartzea ere onartu zuten, honako helburuekin: urte osoan zerbitzua erabiltzeko konpromisoa hartzen dutenei prezioa hobetzea, eta hauen erabilpena urte osoan zehar erregularki egitea ziurtatzea.

Zerbitzuak abuztuan

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak