Ertzaintzak jakinarazi du domeka goizeko hamarrak eta hamar aldera deitu zuela SOS Deiak 112 telefono-zenbakira 46 urteko motorzale batek esanez Elgeta gainetik Kanpanzar gainera arteko baso-bide batean istripua izan zuela.
Herrizaingo Saileko prentsa bulegotik adierazi dute berehala mobilizatu zirela larrialdietako zerbitzuak: osasun-zerbitzuak, suhiltzaileak eta Ertzaintza. "Zaurituari lehen laguntza eman zaio bertan, eta, ondoren, istripua izandako lekura iristeko zailtasunak ikusita, Zaintza eta Erreskate Unitatearen helikoptero batek erreskatatu eta Donostia Ospitalera eraman du".