Kultura zinegotzi Janire Lazkanoren arabera, jaietako ekitaldi politenetakoa izaten da ume jaioberriei udaletxean egiten zaien harrera: "Osoko bilkuren aretoa gutxitan ikusten dugu horrela, ederra da. Familiei ilusioa egiten die. Gainera, gero eta ume gehiago dago Elgetan; urtebetean hemeretzi ume jaiotzea sekulakoa da. Elgeta moduko herri txiki batendako oso garrantzitsua da etorkizunera begira familiak hemen errotzea".