Ferixa Nagusiko jaietako karaoke lehiaketarako hamasei kantu daude proposatuta

Larraitz Zeberio Lekuona 2017ko eka. 20a, 14:39
Elgetako neska-mutiko talde bat kantuan eskolak egindako ikuskizun batean.

Udalak antolatuta Amaia DJk gidatuko du karaoke lehiaketa jaietako domekan, 18:30ean. Irabazleak gitarra elektriko bat jasoko du saritan. Hainbat kantu eman dituzte aukeran, eta zabalik da izen-ematea udaletxean zein Herri Eskolan. 

Jaietako domeka arratsaldean herriko neska-mutikoak izango dira protagonista aurten. Amaia DJrekin karaoke lehiaketa antolatu du jai batzordeak. 18:30ean emango diote hasiera Mendizaleen Plazan. "Orain urte batzuk play back lehiaketa egiten zen Ferixa Nagusiko jaietan. Bertan parte hartutakoak gara asko eta asko. Aurten, nahi izan dugu gaztetxoei zuzendutako ekintza bat antolatzea domeka arratsalderako. Izan barik jarri eta emanaldi bat ikustea lehenetsi dugu parte hartzea gehiago bultzatuko duen ekintza bat".

Gaztetxoen artean karaokea eta dantza modan daudela ikusita Amaia DJrekin harremanetan jarri eta karaoke lehiaketa antolatzearen alde egin dute. "Hainbat kantu aukeratu ditugu eta zerrenda bat osatu dugu".

Karaoke lehiaketan parte hartu nahi dutenek aurrez eman behar dute izena. Zenbait lagunek dagoeneko aukeratu dute kantua. "Karaoke lehiaketa herritar guztiei dago zabalik. Saria gitarra elektriko bat da", azaldu dute jai batzordetik.

Interesatuek udaletxean zein Herri Eskolan eman dezakete izena. Jaietako domekan nork bere aurkezpena egingo du banaka edo taldeka. Amaia DJ ere gogotsu dago. "Ziur nago Elgetako neska-mutikoek oso ondo egingo dutela", adierazi du.

Karaokerako kantuen zerrenda

1- Aldapan gora (Huntza)

2- Txanpon baten truke (Alaitz eta Maider)

3- Euskararen txantxangorria

4- Euri tanta banintz (Pirritx eta Porrotx)

5- Amalur (Pirritx eta Porrotx)

6- Guregatik (Hesian)

7- Musikaren doinua (En Tol Sarmiento)

8- Udarako gau luzeak (Vendetta)

9- Negua joan da ta (Zea Mays)

10- Lokaleko leihotik (Betizu)

11- Behin batean loiolan

12- Marina

13- Ilargia (Ken 7)

14- Maite zaitut (Pirritx eta Porrotx)

15-Gabak zerueri begire (Gatibu)

16- Katuek bezala (Uskis)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak