Pozik Beheko kaleko jaietan aurten eguraldiak lagundu duelako

Larraitz Zeberio Lekuona 2017ko eka. 17a, 14:38

Bizikletarekin egiteko abilezia jokoak Beheko kaleko jaietan, atzo.

Atzo arratsaldean bizikleta lasterketarekin ekin zieten jaietako ekitaldi nagusiei. Bi taldetan banatuta 22 neska-mutikok hartu zuten parte. Buruhandiak, Amaia DJ, afaria eta Mojito gaua primeran joan ziren.

Laugarrenean bai; eguraldia lagun izan dute Beheko kaleko jaietan. Umeendako ekintzak zeuden iragarrita atzo arratsalderako eta parte hartze polita izan zuten. Bizikleta lasterketa bi zatitan egin zuten. Hasiera batean bigarren mailara arteko neska-mutikoek egin zuten eta jarraian hirugarren mailatik gorakoek. Guztira, 22 neska-mutikok hartu zuten parte. Txikietan Hodei Uzuriaga izan zen azkarrena eta nagusiagoetan Urko Lozano. Besteak beste, Beheko kaleko jaietako elastiko bana jaso zuten sari banaketan.

Bizikletendako abilezia jokoak, buruhandiak eta Amaia DJren disko festa etorri ziren jarraian. Gustura ibili ziren gaztetxoak eta jendea elkartu zen jaigunean.

Afaltzeko ordua iritsita neska-mutikoek jan zuten lehenengo. Hogei bat elkartu ziren mahaiaren bueltan. Nagusien afarian gehiago izan ziren eta jende gehiago bertaratu zen Gauargi taldearen erromeriarendako zein iragarrita zegoen Mojito jairako.

Erlazionatuak

Beheko kaleko jaiak 2017

Larraitz Zeberio Lekuona 2017 eka 17 Elgeta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak