Haur Hezkuntzako neska-mutikoek eman zioten hasiera ikuskizunari. Txorimaloz jantzita hainbat kantu egin zituzten. Lehen Hezkuntzako ikasleen txanda izan zen gero. Hainbat musika instrumenturekin saio polita egin zuten lehen eta bigarren mailetako neska-mutikoek. Hirugarren mailako taldeak txirula jo zuen eta horrekin batera zirko emanaldi txiki bat ere egin zuten. Laugarren eta bosgarren mailetako neska-mutikoek beste giro batean murgildu zituzten ikusleak bisera rapero eta dantza estilo modernoagoarekin. Seigarren mailako taldeak rock estiloa aukeratu zuen eta saio bizia egin zuen.
Got Talent Euskadiko epaimahai-kideak, amaieran, ez ziren talde onena aukeratzeko gauza izan eta irabazleak guztiak zirela erabaki zuten. Saria hurrengo barikuan ikastetxean egingo duten bazkari berezia izango da.Urtero egiten du Elgetako Herri Eskolak ikasturte amaierako ikuskizuna eta betiko moduan bete egin zuten aretoa gurasoek eta neska-mutikoen senitartekoek. Ekitaldiak balio izan zuen baita ere hurrengo ikasturtean Elgeta utzi eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza egiteko Bergarara jaitsiko diren ikasleei agurra egiteko. Urtero moduan malko bat edo beste egon zen.