Agintaldiaren erdian balorazio positiboa egin du Elgetako EH Bilduk

Larraitz Zeberio Lekuona 2017ko eka. 14a, 12:08

Elgetako EH Bilduk atzo egindako batzarra.

Bi urteotako balorazioa egin zuten atzo egindako batzar irekian, eta jakinarazi dute herritarrekin batera helduko dietela erronka berriei.

Atzo, ekainak 13, bete ziren bi urte indarrean den udal agintaldia hasi zela, eta batzar irekia egin zuen Elgetako EH Bilduk. 22 lagun elkartu ziren udaletxeko osoko bilkuren aretoan ordu eta erdiz agintaldiko lehenengo bi urteotan egindakoak baloratzeko eta aurrera begirako lehentasunen inguruan azalpenak emateko. Horrekin batera, eztabaidatu eta ekarpenak jasotzeko.

Balorazio positiboa

"Lan itzela izan da arlo askotan orain arte egindakoa jaso genuen udaletxearen kudeaketa, nora eza eta egoera ekonomikoa zuzentzeko; kalte ordainak ordaintzen hasi, diru-laguntzak eta hobariak hobetu eta behar gehien dutenengana bideratu... Bestetik, batzordez batzorde emandako urratsak ere positiboki baloratu genituen. Hobetzeko eta aldatzeko asko dago, ordea, eta erronka horiei herritarrekin batera ilusioz aurre egingo die EH Bilduko lan-taldeak!", adierazi dute.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak