Kantsatzeke mendi taldeak domekan, ekainak 18, egingo du udaberriko azken irteera. Taldea 08:00etan abiatuko da herriko plazatik autoetan eta Leaburu aldera egingo dute. Bertatik emango diote hasiera lau bat orduko txangoari eta Erroizpe (804 m.) izango dute ibilbidean.
Antolatzaileek adierazi dute eguenera arte dagoela zabalik izena emateko epea. Prezioa da 10 euro. Irteera honetarako beharrezkoa da adinez nagusi izatea.
Interesatuek udaletxean, kantsatzeke@gmail.com helbidean edo Facebook-en eman dezakete izena. Argibide gehiago behar izanez gero ere bertan emango dituzte.