Aurten ere lau asteko udaleku zerbitzua emango du Elgetako Udalak. Aisialdi zerbitzuak ekainaren 26an zabalduko ditu ateak neska-mutikoendako eta uztailaren 21era arte egongo da zabalik. Ohiko aden moduan goizeko ordutegia izango du zerbitzuak, 09:00etatik 13:00etara.
2014tik 2006ra bitartean jaiotako neska-mutikoei dago zuzenduta aisialdi zerbitzua. Interesatuek udaletxean eman behar dute izena ekainaren 16a baino lehen. Prezioak dira astebeteko zerbitzua 40 euro, bi astekoa 60 euro, hiru astekoa 75 euro eta lau astekoa 90 euro. Bigarren seme-alabarengatik edo familiaren egoera ekonomikoaren arabera hobariak daude aurreikusita. Udaletxean ematen dute hobarien inguruko informazio gehiago.