Amaituta Iturbe-Etxeberri baserrirako bidea hobetzeko lanak

Larraitz Zeberio Lekuona 2017ko ekainaren 6a

Iturbe-Etxeberri baserrirako bidea lanak egin ostean. (Argazkia: Elgetako Udala)

Oraindik ere asfaltatu gabe zegoen Elgetako baserri bide bakarrenetarikoa zen eta Elgetako Udalak aurreko astean amaitu zituen lanak. Egoetxeaga auzoan dago Iturbe-Etxeberri baserria eta hormigoia bota dute bidean. Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin egin dituzte lanok. Aurrekontua 10.569 eurokoa izan da: %75 Gipuzkoako Foru Aldundiak ipini du, %15 Elgetako Udalak eta jabeek gainerako %10a.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak