Eneritz Larrearen kartel proposamenak jaso ditu boto gehien

Larraitz Zeberio Lekuona 2017ko maiatzaren 23a

'Jaixetan kolore eztanda' kartela. Egilea: Eneritz Larrea

Jaixetan kolore eztanda izeneko lana izango da 2017ko Ferixa Nagusiko jaietako kartel ofiziala. Herritarrek emandako 177 botoetik 100 jaso ditu.

Elgetarrek aurreko aste osoa izan zuten jaietako kartel lehiaketara aurkeztutako bi proposamenen artean gustukoenaren aldeko botoa emateko. Buztin gelan izan ziren bi lanak ikusgai.

Atzo egin zuen botoen zenbaketa jai batzordeak. 177 boto eman dituzte herritarrek, eta horien artean 100 izan dira Eneritz Larreak aurkeztutako Jaixetan kolore eztanda lanarendako. Bere lana 2017ko Ferixa Nagusiko kartel ofiziala izateaz gain ehun euroko saria jasoko du Larreak.

Kartel lehiaketara aurkeztutako bigarren lanak 75 boto jaso ditu, eta boto zuriak bi izan dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak