Kantuan gustura ibili dira Elgetako kaleetan zehar

Josu Bilbao Atxutegi 2017ko mai. 21a, 15:49

Kantu eta Dantza Eguna hirugarrenez ospatu dute Elgetan giro ezin hobean. Bazkal aurretik kantuan ibili dira talde ezberdinetako kideak, kaleak girotzen, eta bazkal ostean, dantzarako aukera ere izan dute.

Elgeta Kantuan, Aretxabaletako Basotxo, Arrasateko Portaloi, Kaleetan Eibar Kantuz eta Eibarko Kantu Zaleak taldeak batu dira eguerdi aldean, batera kaleetan zehar abesteko, Jose Antonio Retolazaren zuzendaritzapean. Tabernaz taberna kantu ezagunak abesten ibili ostean, bazkaltzeko ordua heldu da, eta kiroldegian elkarrekin bazkaltzeko aukera izan dute. Bazkal ostean ez da kantuan egiteko aukerarik falta izan, eta dantzan egitera ere animatu dira. 18:00etan, gainera, Herrixa Dantzan dantzaldia egin dute Patxi Monterok gidatuta.

Erlazionatuak

Elgetako kaleak kantuz bete dituzte

Josu Bilbao Atxutegi 2017 mai 21 Elgeta 1

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak