goiena.eus

Elgetako neska-mutikoak hasita daude san juan sua egiteko materiala pilatzen

  Gizartea  Elgeta

Herenegun ekin zioten egurrak, paperak eta kartoiak bolatoki ondoko zabalgunean pilatzeari. Su handia egin nahi dute aurten ere.

Elgetako neska-mutikoak hasita daude san juan sua egiteko materiala pilatzen
Hiru neska-mutiko egiten hasi berriak diren san juan sua egiteko piloari begira. | Ikusi handiago | Argazki originala

Elgetako neska-mutikoak goiz hasi dira aurten ere san juan sua egiteko piloa osatzen; sei aste aurretik. Gogotsu ekin diote lanari eta aurrerantzean maiz ibiliko dira etxez etxe edo enpresaz enpresa egurrak, kartoiak eta paperak eskatzen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa