Elgetako erretiratu taldeak txango polita, eguaztenean, Xalbadorpe elkartearen eskutik

Larraitz Zeberio Lekuona 2017ko maiatzaren 12a

Elgetako erretiratu taldea, eguaztenean, Ordizian.

Egun pasa polita egin zuten Elgetako Xalbadorpe elkarteko erretiratuek eguaztenean. 50 bat lagun elkartu ziren eta Ordiziako azoka ikusten izan ziren lehenengo. Bertan ateratakoa da bidali diguten argazkia. Donostia aldera egin zuten gero eta Aginagako sagardotegian bazkaldu zuten. Zarautzen egin zuten arratsalde pasa. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak