goiena.eus

Askatasuna eta maitasuna Mikel Urdangarinen partitura

  Kultura  Elgeta

Mikel Urdagarinek kolorez eta zaporez osatuta dagoen Margolaria diskoa aurkeztu zuen atzo, egubakoitza, Spaloia Kafe Antzokian. Zornotzarra margolari bihurtu zen, berak sortutako azken doinuak entzuleei pintatzeko. Urdangarinek gainera, emanaldiaren erdian, berea izango zela Spaloiaren fase honen azken emanaldia aitortu zuen.

Bakardadean bizi diren ahuleziak eta zalantzak askatasun kantu margotu zituen kantautore zornotzarrak. Bakarkako formatuko disko baten ostean, oraingoan, bere bandaz lagunduta igo zen Urdangarin Spaloiko oholtzara. Aurrean, Kafe Antzokia betetzen zuten entzuleak eta lagunak, zornotzarraren doinu berriak entzuteko prest.

Askatasuna da diskoaren gai nagusietariko bat, hala ere, hitz guztiak ez dira bereak. Gerardo Markuletak idatzi ditu, esaterako, Itsasoan euria eta Dena neure baitako abestien hitzak, eta Xabier Amurizaren testua darama Mendian gora kantak. Doinuari dagokionez, atzokoa, %100 Urdangarin izan zen. Bere gitarra soinean hartuta, Urdangarinek, bere doinu leunetan harrapatu zituen bertaratutakoak.

Kantautoreak, ohi duen bezala, entzuleekin konplizitate handia izan zuen, eta horietako batzuei oholtza gainera igotzeko gonbita ere bota zien. Beste behin, Zornotzarrak jendea liluratzeaz gain, bere doinuen erritmora gau bikain bat margotzea lortu zuen.

Spaloiaren azken emanaldia

Pena handiz, eta Xabier Ulaziaren lana goraipatuz, Mikel Urdangarinek berea Spaloiaren fase honetako azken emanaldia izango dela aurreratu zuen. Jendek albistea penaz hartu zuen, eta txaloekin babestu gura izan zuen Elgetako kultura talaia honetan egungo kudeatzaileak egindako lana. Kantautoreak ozen goraipatu zuen Spaloiak Elgetako nahiz bailarako kulturari egindako ekarpena.

Ikusi argazki guztiak handiago

Askatasuna eta maitasuna Mikel Urdangarinen partitura - 1

Askatasuna eta maitasuna Mikel Urdangarinen partitura - 2

Askatasuna eta maitasuna Mikel Urdangarinen partitura - 3

Askatasuna eta maitasuna Mikel Urdangarinen partitura - 4

Askatasuna eta maitasuna Mikel Urdangarinen partitura - 5

Askatasuna eta maitasuna Mikel Urdangarinen partitura - 6

Askatasuna eta maitasuna Mikel Urdangarinen partitura - 7

Askatasuna eta maitasuna Mikel Urdangarinen partitura - 8

Askatasuna eta maitasuna Mikel Urdangarinen partitura - 9

Askatasuna eta maitasuna Mikel Urdangarinen partitura - 10

Askatasuna eta maitasuna Mikel Urdangarinen partitura - 11

Askatasuna eta maitasuna Mikel Urdangarinen partitura - 12

Askatasuna eta maitasuna Mikel Urdangarinen partitura - 13

Askatasuna eta maitasuna Mikel Urdangarinen partitura - 14

Askatasuna eta maitasuna Mikel Urdangarinen partitura - 15

Askatasuna eta maitasuna Mikel Urdangarinen partitura - 16

Askatasuna eta maitasuna Mikel Urdangarinen partitura - 17

Askatasuna eta maitasuna Mikel Urdangarinen partitura - 18

Askatasuna eta maitasuna Mikel Urdangarinen partitura - 19

Askatasuna eta maitasuna Mikel Urdangarinen partitura - 20

Askatasuna eta maitasuna Mikel Urdangarinen partitura - 21

Askatasuna eta maitasuna Mikel Urdangarinen partitura - 22

Askatasuna eta maitasuna Mikel Urdangarinen partitura - 23

Askatasuna eta maitasuna Mikel Urdangarinen partitura - 24

Askatasuna eta maitasuna Mikel Urdangarinen partitura - 25

Askatasuna eta maitasuna Mikel Urdangarinen partitura - 26

Askatasuna eta maitasuna Mikel Urdangarinen partitura - 27

Askatasuna eta maitasuna Mikel Urdangarinen partitura - 28

Askatasuna eta maitasuna Mikel Urdangarinen partitura - 29

Askatasuna eta maitasuna Mikel Urdangarinen partitura - 30

Askatasuna eta maitasuna Mikel Urdangarinen partitura - 31

Askatasuna eta maitasuna Mikel Urdangarinen partitura - 32

Askatasuna eta maitasuna Mikel Urdangarinen partitura - 33

Askatasuna eta maitasuna Mikel Urdangarinen partitura - 34

Askatasuna eta maitasuna Mikel Urdangarinen partitura - 35

Askatasuna eta maitasuna Mikel Urdangarinen partitura - 36

Askatasuna eta maitasuna Mikel Urdangarinen partitura - 37

Askatasuna eta maitasuna Mikel Urdangarinen partitura - 38

Askatasuna eta maitasuna Mikel Urdangarinen partitura - 39

Askatasuna eta maitasuna Mikel Urdangarinen partitura - 40

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa