Mikel Urdangarin Spaloia antzokian izango da bihar

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2017ko api. 27a, 11:33
Mikel Urdangarin eta haren taldea Spaloia antzokian izango da bihar, egubakoitza.

2015ean bakarka eta zuzenean aurkeztu zuen lanaren ostean, martxoan kaleratu zuen Mikel Urdangarin musikariak Margolaria lana.

Oraingoan, banda osoak lagunduta, hamar kanturekin osatutako bilduma sortu du zornotzarrak. Abeslariaren esanetan, disko hurbila, eskuzabala eta sendoa da. Kantu berriekin gizakiaren barrura begiratu samur bat botatzeko eta norberaren bakardade gordinean bizi diren ahuleziak eta zalantzak askatasun kantu bilakatzeko baliatu dela dio.  

Bilduma berria zuzenean aurkezten ari da orain, eta Elgetako Spaloia antzokian eskainiko du kontzertua bihar, egubakoitza, 22:00etan. Sarrerak hamabi eurotan eskura daitezke kafe antzokiko leihatilan edo, aurrez erosiz gero, bederatzi eurotan  spaloia.eus atarian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak