Gaur arratsaldean ospatuko dute Elgetan Liburuaren Nazioarteko Eguna

Larraitz Zeberio Lekuona 2017ko api. 24a, 10:36
Elgetako hiru neska-mutiko liburutegian.

Liburuzainak plazara aterako du liburutegia, 16:00etan eta Kutxaka ipuin kontalari saioa egingo dute Beatriz Egizabalek eta Cesar Marcosek 17:00etan. Eguraldi txarrarekin liburutegian izango da.

Apirilaren 23a da Liburuaren Nazioarteko Eguna eta gaur, astelehena ospatuko dute Elgetan. Mendizaleen plazara aterako ditu liburuak Geaxi Ezpeleta liburuzainak. "Liburutegia herritarrengana hurbiltzeko helburuarekin, eta liburuaren eguna aitzakia hartuta astelehenean herriko plazan izango da liburutegia", adierazi du. 16:00etarako iragarri du ekimena eta 19:00ak bitartean liburuak erakutsi, zozketatu eta oparituko ditu. "18:30ean egingo dugu liburu zozketa mailegu zerbitzua erabili duten bazkideen artean". Haurren taldean euskarazko liburu bat eta DVD bat zozketatuko ditu, eta helduen taldean bi eleberri, bata euskaraz eta bestea gazteleraz.

Umeendako ikuskizuna

17:00etan Kutxaka ipuin kontalari saioa egingo dute Beatriz Egizabalek eta Cesar Marcosek. Lanku bertso zerbitzuaren eskutik egindako proposamena da eta ipuin, elezahar eta istorio kontaketa da. "Ipuinekin eta marrazkiekin gozatzeko aukera izango dugu", adierazi du Ezpeletak. Saioa 5 eta 10 urte bitarteko neska-mutikoendako dago pentsatuta eta ordubeteko iraupena du. Eguraldi txarra bada liburutegian egingo dute.

"Ipuin, elezahar eta istorio pila dauzkagu buruan biraka. Dantzan dabiltza handik hona. Hasi gara denak ordenatu nahian...
Luzeak batzuk, besteak laburrak, badira barregarriak, misteriotsuak... eta baita ere errebeldeak. Marrazten ditugun bitartean hasi gara gordetzen kutxaka. Ekarri galtzerditan zuk dauzkazunak eta hasiko gara kontatzen banaka", azaldu dute partaideek.
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak